gainpisu
izena
Bada osasunerako normaltzat jotzen den pisu bat; pertsona batek hortik gorako pisua badu, gainpisua duela esaten da. Gainpisua duten pertsonek zailtasun handiagoak izaten dituzte mugitzeko, eta baliteke osasun-arazo gehiago izatea ere. Hainbat arrazoirengatik izan dezakezu gainpisua, baina horien artean nabarmentzekoa da dieta osasungarria ez izatea.
Pertsona baten pisua gainpisutzat hatzen dena baino askoz handiagoa bada, gaixotasun larria du, obesitate deritzona.
