hotzeri

izena

Hotzeria gaixotasun kutsakorra da, normalean birusek eragiten dutena. Hotzeria urteko edozein unetan harrapa daiteke, baina askoz ohikoagoa izaten da hotz egiten duenean edo hezetasun handia dagoenean. Hotzeriak sudurrari, eztarriari eta bularrari eragiten die, eta horien hantura eragiten du; ondorioz, muki asko izaten dituzu, baita eztula eta doministikuak ere. Hotzeriak astebete irauten du gutxi gorabehera, eta, normalean, ez duzu sukarrik izaten eta ez zara oso gaizki sentitzen.

Askotan, hotzeria gripearekin nahasten dugu. Marranta, burutik beherako, bular-estu, katarro, mafrundi eta erramazko ere esaten zaio.