igeltsadura

izena

Igeltsadura da igeltsu zuriz egindako benda-moduko bat, bustia dagoenean biguna dena eta lehortzen denean oso gogorra; gorputzeko atal bat immobilizatzeko erabiltzen da. Hezur bat hausten denean erabiltzen da, gorputzeko atal hori mugi ez dadin eta hezurra senda dadin; horregatik jartzen da denbora askorako.

Gaur egun, gorputzeko atal bat immobilizatzeko, mediku batzuek nahiago izaten dituzte material erosoagoak eta arinagoak, aukera ematen baitute, adibidez, bainatzeko; halako materialei ferula esaten zaie.

Igeltsu hitza ere erabil dezakegu.