kasu positibo
Pertsona bati bakterio edo birus bat duen jakiteko proba egiten zaionean eta emaitzak birus edo bakterio hori baduela erakusten duenean, kasu positiboa dela esaten da. COVID-19aren pandemiaren kasuan, kasu positibo esaten dugunean koronabirusak kutsatutako pertsona bati buruz ari gara. Pertsona bat koronabirusaren kasu positiboa izanda ere, baliteke COVID-19aren sintomarik ez izatea, baina beste pertsona batzuk kutsatu ahal izatea. Horregatik, ahal bada, garrantzitsua da pertsona hori etxean geratzea, gaizki sentitzen ez bada ere, gainerakoak ez kutsatzeko, baita handik zenbait egunetara beste proba bat egitea ere, birusak haren gorputzean jarraitzen duen ala ez jakiteko.
Kasu positiboei positibo esaten diegu askotan.
kasu positibo
Kasu positibo esaten zaie bakterio edo birus baten detekzio-proba egin eta emaitza positiboa izan duten pertsonei. Erabili ohi diren detekzio-proba batzuk dira antigeno-probak eta PCR. Bestela esanda, ondorioztatzen da bakterioa edo birusa haien gorputzean dagoela.
COVID-19aren pandemiaren kasuan, pertsona batek koronabiruserako positibo ematen duenean, baliteke sintomak izatea eta COVID-19a izatea, baina baliteke sintomarik ez izatea ere, COVID-19a izan arren. Nolanahi ere, pertsona horrek kasu batean zein bestean kutsa ditzake beste pertsona batzuk. Horregatik, koronabirusaren kasu positibo diren pertsonek isolatu eta zaindu egin behar lukete, beste proba batean emaitza negatiboa izan arte.
Askotan, kasu positiboak adierazteko positibo erabiltzen dugu soilik.