PCR
PCR proba oso proba fidagarria da, eta hainbat helburutarako balio du: ikerketa zientifikorako, hildakoak identifikatzeko edo gure gorputzean gaixotasun bat —adibidez, COVID-19a— eragiten duen birus bat edo bakterio bat dugun jakiteko.
Norbaitek COVID-19a duen hautemateko egiten den PCR proban, sudurreko edo eztarriko mukosako jariakinak hartzen dira kotoi-zotz batekin, edo listua, ontzi batean. Proba hau osasun-profesionalek egin behar dute osasun-zentroan; ondoren, laborategian aztertzen da, eta emaitza negatiboa edo positiboa izan daiteke.
PCR siglak polimerasaren kate-erreakzio esan nahi du, ingelesez: Polymerase Chain Reaction.
PCR
PCR proba fidagarritasun handiko proba da, material genetikoaren —DNA edo RNA— kantitate txiki baten kopia asko egiteko aukera ematen duena. Gaixotasun infekzioso bat —esate baterako, COVID-19a— eragiten duten birusak edo bakterioak hautemateko egiten da, baina baita hildakoak identifikatzeko edo geneei buruzko ikerketa zientifikoa egiteko ere.
COVID-19aren kasuan, PCR proba egiteko, sudurreko edota eztarriko mukosako jariakinak hartu behar dira kotoi-zotz (edo isipu) baten bidez, edo listua, ontzi batean. Proba hau osasun-profesionalek egin behar dute osasun-zentro batean; ondoren, laborategi espezializatu batean aztertzen da. Emaitza negatiboa edo positiboa izan daiteke.
PCR siglak polimerasaren kate-erreakzio esan nahi du ingelesez (Polymerase Chain Reaction).
