pikor

izena

Pikorra koskor bat da, hau da, gorputzeko atalen batean irteten den handidura bat. Normalean gorria izaten da, baina zuria ere izan daiteke gantza edo zornea badu. Batzuetan azkura eragin dezake, eta hazka egin behar izaten duzu. Hazka asko egiten baduzu, lehertu egiten da; odola irteten da, eta infektatu ere egin daiteke, edo marka geratu. Horregatik, hobe da bere kabuz joaten uztea, baina badira haiek sendatzeko kremak ere. Pikorrak nerabezaroan irteten dira batez ere, baina beste arrazoi batzuengatik ere irten daitezke, hala nola barizela duzulako, larruazal atopikoa duzulako, zerbaiti alergia diozulako edo intsektu batek heldu dizulako.

Pikorta ere esaten zaio. Oso txikia bada, pikortxo esan ahal dugu.