zefalea
Zefaleak dira buruko min handiak, burua lehertu egingo zaizula sentiarazten dizutenak eta ziztadak eragiten dizkizutenak. Zefalea edo buruko mina baduzu, baliteke sukarra izatea, zorabiatzea edo botaka egitea. Batzuetan, buruko mina izaten duzu gaixorik edo haserre zaudenean, zarata handia dagoenean, nekatuta zaudenean, kolperen bat hartu duzunean, eguzkia neurriz gain hartu duzunean, telebistaren aurrean denbora gehiegi egin duzunean edo ordenagailuan jolasten etenik gabe minutu asko eman dituzunean. Buruko mina baretzeko, leku lasai batean egon behar duzu, zaratarik gabe. Pasatzen ez bazaizu, botikaren bat eman ahal dizute, edo lehen mailako arretarako zentro batera edo ospitale batera joan zaitezke mediku batek ikusteko.
Normalean buruko min esapidea erabiltzen dugu. Medikuek migraina hitz espezializatua ere erabiltzen dute.