kutsatze

izena

Kutsatzea da pertsona edo animalia batek beste pertsona edo animalia bati gaixotasun bat transmititzea. Esate baterako, amorreri gaixotasuna txakurrek edo saguzarrek kutsa dezakete, hozka eginez gero. Beste adibide bat dira COVID-19aren pandemian izan ziren kutsatzeak; gaixotasun hori jende askok harrapatu zuen, gaixorik zeuden eta doministiku edo eztul egiten zuten pertsonekin kontaktuan egoteagatik.

Kutsatzea da pertsona edo animalia batek beste bati gaixotasun bat transmititzea zuzeneko edo zeharkako kontaktu bidez. Adibidez, badira zenbait gaixotasun animalia batzuek gizakiei kutsatu ahal dizkietenak hozka eginez gero; esate baterako, txakurrek amorreria kutsa dezakete. Beste gaixotasun batzuk zeharkako kontaktu bidez kutsa daitezke; esate baterako, COVID-19aren pandemian, osasuntsu zegoen jende askok COVID-19a harrapatu zuen gaixorik zeuden eta doministiku edo eztul egiten zuten pertsonekin zeharkako kontaktua izan zutelako.