sukar
izena
Sukarra da gaixotasun batek edo birus batek eragiten duen erreakzio bat, eta gorputzeko tenperatura igotzea eta oso bero egotea eragiten du. Sukarra duzun jakiteko, termometro bat jarri ohi dizute. Sukarra 38 °C-tik gorako tenperatura da; sukar-hamarrenak, berriz, 37 °C-tik gora hasten dira. Sukarra duzunean, oro har, buruko mina izaten duzu eta ezin zara eskolara joan, atseden hartu behar duzu eta. Batzuetan, baliteke pediatrak sukarra jaisteko botika ematea.
Helgaitz ere esaten zaio.
