barizela
izena
Barizela gaixotasun kutsakorra da. Sukarra eragiten dizu, eta gorputz osoan zehar azkura handia ematen dizuten pikor gorriak eta babak. Barizela oso bizkor kutsatzen da; horregatik, barizela baduzu, ezin zara eskolara joan. Sendatzeko, hobe da hazka ez egitea eta botika egokia hartzea. Normalean, bizitzan behin bakarrik pasatzen da; eta, txertoa jarri badizute, baliteke inoiz ez pasatzea edo oharkabean pasatzea.
Ez da elgorriarekin nahastu behar, zeinarekin pikortxo gorriak sortzen diren, baina ez babak.
