agerraldi epidemiko
Agerraldi epidemikoak gertatzen dira birus bat edo bakterio bat aldi berean leku berean (adibidez, festa batean) edo elkarrengandik oso hurbil (esate baterako, auzo berean) dauden pertsonen artean bizkor kutsatzen hasten denean eta haiek guztiek gaixotasun bera harrapatzen dutenean. Agerraldi epidemikoak geldiarazteko, zenbait prebentzio-neurri erabili behar dira, adibidez, maskara eta distantzia soziala, baita konfinamendua ere, COVID-19aren pandemiako zenbait unetan egin zen moduan.
agerraldi epidemiko
Agerraldi epidemikoak dira une jakin batean leku jakin batean dagoen jende askoren artean bat-batean eta oso denbora laburrean birus bat edo bakterio bat edo gaixotasun kutsakor bat kutsatzea. Agerraldi epidemikoak gertatzen direnean, pertsona askok emaitza positiboa izaten dute proba diagnostikoetan. adibidez, PCR proban. Agerraldi epidemikoak zailak dira kontrolatzen. Horregatik, haiek prebenitzeko eta kontrolatzeko zenbait neurri hartu behar dira, adibidez, maskara erabiltzea edo biztanleriaren zati bat konfinatzea, COVID-19aren pandemiako zenbait unetan egin zen bezala.