epidemia

izena

Epidemiak dira jende asko kutsatzen duten gaixotasunak. Birus bat (adibidez, COVIDa eragiten duena), bakterio bat (adibidez, otitisa eta beste gaixotasun batzuk eragiten dituztenak) edo intsektu parasito bat (adibidez, zorri bat) herri, hiri edo herrialde batean oso bizkor hedatzen denean eta hura kontrolatzeko eta inor gehiago ez kutsatzeko neurriak hartu behar direnean, epidemia gertatu dela esaten da.

Birus batek eragindako epidemia geldiarazteko modu batzuk dira maskarak erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, segurtasun-distantzia mantentzea eta txertoak jartzea.

Mundu osoan barrena hedatzen bada, pandemia bihurtzen da.

Epidemiak dira birus bat, bakterio bat edo intsektu bat biztanlerian hedatu delako herrialde batean zehar zabaltzen diren gaixotasun kutsakorrak. Egoera larriak dira, eta neurriak hartu behar dira; esate baterako, maskarak erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, segurtasun-distantzia mantentzea, konfinamendua edo txertoak.

Mundu osoan barrena hedatzen bada, pandemia bihurtzen da.