kimioterapia
izena
Kimioterapia da produktu kimikoen bidez egiten den tratamendu bat, zenbait gaixotasun sendatzeko balio duena; besteak beste, minbizia sendatzeko erabiltzen da. Likidoa edo solidoa izan daiteke, adibidez, pilula bat. Nahiko tratamendu erasokorra izaten da, eta ondorioak izan ditzake, hau da, albo-ondorioak, esate baterako, ilea erortzea, goitikak, gorputzeko atal batzuk lokartzea edo ahoan burdinaren zaporea izatea.
