kirurgia

izena

Edozein kirurgia, normalean, honela hasten da: kirurgialari batek bisturi bat hartzen du eta ebaki bat egiten dizu gorputzean, mina duzun lekuan. Gaixorik duzun organo bat kentzeko, gaixotasunen bat sendatzeko, hezur bat konpontzeko eta abarrerako egiten da. Kirurgia egiteko anestesia ematen dizute, eta, ebakuntza egin ostean, ebakia josi edo grapatu egiten dizute. Kirurgialariek ospitaleetan edo kliniketan egiten dituzte kirurgiak. Kasu batzuetan, gorputzeko zulo natural batetik egin daiteke kirurgia, hala nola zilborretik edo ahotik, ebakirik egin beharrik gabe.

Ohikoa da ebakuntza hitza erabiltzea.