kirurgialari
izena
Kirurgialariak kirurgiak edo ebakuntzak egiten espezializatuta dauden medikuak dira. Ebakuntzak erabiltzen dira gorputzeko atalen batean dugun gaixotasuna edo osasun-arazoa konpontzeko, adibidez, bihotzeko arazo bat, hautsitako hezur bat, orezta berezi bat edo apendizitis bat. Zu sendatzeko, kirurgialariak, lehenik, ebaki bat egiten dizu gorputzean; ondoren, ebaki horretatik lan egiten du, min ematen dizun hura konpontzeko edo kentzeko, eta, azkenik, ebakia josten dizu hariz edo grapaz.
