dieta

izena

Dieta da pertsona batek hartzen duen janariaren eta edariaren gaineko kontrola. Bereziki, medikuek dieta jakin bat errezetatzen diete behar baino gizenago dauden eta argaldu egin nahi duten pertsonei, behar baino argalago dauden eta gizendu nahi dutenei edo osasun-arazoren bat dutenei, hala nola beherakoa edo diabetesa dutenei.

Guztiok izan behar genuke dieta osasungarria eta, horretarako, lagungarria da elikagaien piramidea erabiltzea. Dieta osasungarria izan nahi baduzu, denetarik jan behar duzu eta, batez ere, fruta, barazki eta labore asko jan behar dituzu. Aitzitik, azukre edo gantz gehiegidun elikagai asko ez hartzen saiatu behar duzu, besteak beste, gozokiak.