farmazia
Farmazia sendagaiak saltzen dituzten etxea da; adibidez, botikak (antibiotikoak, jarabeak, pilulak edo txertoak), sendaketak egiteko edo norberaren higienerako beste gai batzuk (bendak, itsasgarriak, krema hidratatzaileak, zorrien kontrako xanpuak edo hortzetako eskuilak) eta haurtxoentzako produktuak (esnea, pixoihalak edo txupeteak) saltzen dituzte. Hainbat botika erosteko, ezinbestekoa da medikuaren errezeta izatea. Batzuetan, farmazia batean lan egiten duten farmazialariek pertsona batentzako botika bereziak prestatu behar izaten dituzte, adibidez, larruazal atopikoarentzako krema bat. Era berean, presio arteriala neurtzeko, pisatzeko eta garaiera neurtzeko aukera ere izaten da farmazietan.
Farmazien aurrealdean gurutze berde edo gorri bat egon ohi da, erraz identifikatu ahal izateko. Parafarmazia izeneko denda batzuk ere badira; farmazietan ere izaten diren produktuetako batzuk saltzen dituzte, hala nola higienea edo osasuna zaintzeko produktuak.
