antigeno-proba

izena

Antigeno-proba gure gorputzean gaixotasun infekziosoren bat (adibidez, COVID-19a) dugun jakiteko egiten den proba da. Antigeno-proba egiteko, sudurreko edota eztarriko mukosako jariakinak hartzen dira kotoi-zotz baten bidez, eta zerrenda erreaktibo batean jartzen dira. Emaitza positiboa edo negatiboa izan daiteke; positiboa bada, bi marra agertzen dira zerrenda erreaktiboan, eta, negatiboa bada, bat.

Proba hau osasun-zentroan, farmazian edo etxean egin daiteke, eta zeuk egin dezakezu, edo heldu bati laguntza eskatuta. Probaren emaitza berehala jakiten da, egiten den lekuan bertan (osasun-zentroan, farmazian edo etxean).

Antigeno-probari antigeno-test, proba antigeniko, test antigeniko bizkor edo TAB ere esaten zaio (azken hori test antigeniko bizkorraren hasierako hizkiek osatzen dute).

Antigeno-proba da pertsona bat infekta dezakeen mikrobio jakin baten proteinak hautematen dituen proba. Gaixotasun infekziosoak diagnostikatzeko erabiltzen da normalean, adibidez, COVID-19a. Antigeno-proba egiteko, sudurreko mukosa edo listua behar da; kotoi-zotz (isipu ere deitze esaten zaio) baten bidez hartu behar da, eta zerrenda erreaktibo batean jarri. Zerrenda horrek bi balio erakusten ditu: kontrola (C) eta testa (T). Emaitza positiboa bada, marra bat agertzen da kontrolari dagokion balioan eta beste marra bat testari dagokionean; emaitza negatiboa bada, marra bakarra agertzen da, kontrolari dagokion balioan. Proba hau osasun-zentroan, farmazian edo etxean egiten da (norberak egiten badu), eta lagina bizkor analizatzen da proba egin den lekuan bertan.

Antigeno-probari antigeno-test, proba antigeniko, test antigeniko bizkor edo TAB ere esaten zaio, test antigeniko bizkorraren hasierako hizkiez osatutako sigla erabiliz.